XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zergatik hitz egiten du zure emazteak horrela? -jakin nahi izan zuen Txorroxki andreak.

- Sudurrak itxita izango ditu -esan zuen Narraski-Saski jaunak ziztu batean.

Narraski-Saski andreak baietz egin zuen buruarekin.

- Udazkenean? -galdetu zuen Txorroxki jaunak harrituta.

- Jende askok udazkenean harrapatzen du gaitz hori. Hostoetatik -azaldu zion Narraski-Saski jaunak.

Narraski-Saski andreak berriz ere baietz egin zuen buruarekin. Haiek lehenbailehen alde egitea nahi zuen. Eta Percy harrapatzen zuenean...

Udaletxera joango naiz salto batean, beharbada -esan zuen Narraski-Saski jaunak. Alkatearekin hitz egin beharrean nago.

- Gu bagoaz orain -jakinarazi zien Txorroxki jaunak presaka, emaztea atetik kanpo bultzatuz. Barkatu eragozpen guztiak.

Eta bidean behera joan ziren.

Etxe barrutik, Narraski-Saskitarrek Txorroxki andreari esaten entzun zioten: Katua hizketan entzun dudala, gizona! Ez al dizut, ba, lehen esan?